XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Basarri bertsolaria

Euskalerriak izan duen bertsolari haundienetako bat hil zaiku.

Goian Bedi. Euskalerri osoan ibilia zen bertsoak kantatzen eta gure alderdian ere bai.

Baztan, Malerreka, Bortz Hiri, Lesaka, Bera, Etxalar, Igantzi, Aranaz eta bai Leiza, Goizueta eta alderdi hortako herriak.

Denbora batez Uztapidekin sekulako bertsoaldiak egin zituen eta Baztan maite zuen.

Zer solasaldiak egiten gintuen, Baztan aldera etortzen zelarik.

Gure doluminak Basarriren familiari. Goraintziak.

20 urtetako hasi zen bertsotan, 35-ko urtean.

Urte hortan irabazi zuen lehenbiziko Txapelketa.

Gero 1936-ean Urtarrileko hilabetean bazen bertze Txapelketa bat eta Basarri ez zen sartu Txapelketa hortan.

Txapelketa hori irabazi zuen Txirritak.

Bigarren Uztapide gero hirugarren Mitxel Dargaitz (Punpulusta) eta ondotik Joanes Iriarte Baztandarr Urepelen bizi zena.

Ondotik bertsolaritzak hartu zuen indar izugarria.

Baztanen ere egin zen Jaialdi bat, Nafarroako Txapelketa ospatu zen eta aritu ziren Nafartar bertsolariak bakarrik.

Antxitoneko Trinketean jokatu zen eta Jaialdiak sekulako errekiste izan zuen.